5G KONEXIOA, YOIGOREN ERARA.

5Ga hemen baitago! Egiaztatu zure hirian 5G estaldura duzun eta mugikor bateragarria duzun Internetez hegan egiteko.

ZER DA 5G-A, ETA NOLA FUNTZIONATZEN DU?

5G teknologia mugikorraren "bosgarren belaunaldia" da. Egungo belaunaldiak baino 100 aldiz gehiago hobetzen du datuen transferentzia eta bere banda zabala 1.000 aldiz azkarragoa da eta milisegundo batera murrizten du latentzia. Yoigok 5Ga eskaintzen die bere bezeroei, eta estaldura gero eta zabalagoa.
Galdetu zure eremuan estaldura duzun ala ez, teknologia mugikorrean berriena erabiltzen hasteko. A! Eta gogoratu 5G teknologiarekin bateragarria den terminal bat ere behar duzula konektatu ahal izateko. Jakin-mina sortu bazaizu eta bat nahi baduzu, eman begiratu bat Yoigoren 5G mugikorrei.
zig-zag-cobertura5G-EU

5G-AREN ABANTAILA NAGUSIAK

YOIGO - CARACTERISTICA ICONO - MEJOR VELOCIDAD DE CONEXION

Konexio-abiadura handiagoa

5G teknologiak 10 aldiz handitzen du abiadura. 4G sareek 1 Gb/s eskaintzen badute, orain 10 Gb/s-ra irits zaitezke.
YOIGO - CARACTERISTICA ICONO - MEJOR ANCHO DE BANDA

Banda-zabalera hobea

Horrek esan nahi du konexioa egonkorragoa izango dela, konektatuta dauden erabiltzaileen edo gailuen kopurua kontuan izan gabe.
YOIGO - CARACTERISTICA ICONO - BAJA LATENCIA

Latentzia txikia

Latentzia datuek transferitzeko behar duten denbora da. 5G estaldurari esker, latentzia milisegundo bakar batera murriztuko da.

EGIAZTATU ESTALDURARIK BADAGOEN ZURE EREMUAN

Bilatu zure helbidea edo hurbildu mapan 5G estaldura zer eremuk duten ikusteko

5G-AREN ONENA EZ GALTZEKO MUGIKORRAK

Teknologia berri hori erabili ahal izateko, mugikor egokitua beharko duzu.
Baina ez kezkatu, hemen pila bat ditugu.
YOIGO - ZIGZAG ELEMENTO - COBERTURA MÓVIL 5G - TERMINALES 1x

GALDE-ERANTZUNAK

Zer da 5Ga?

5G teknologiarekin (bosgarren belaunaldia) nabigazio-abiadura handiagoa izango duzu, eta komunikazioetan atzerapen txikiagoa (latentzia baxua). Hortaz, kalitate hobea izango duzu streaming bidezko bereizmen handiko bideo-zerbitzuetan, errealitate birtuala denbora errealean esperimentatuko duzu, hainbat gailu konektatuko dituzu abiadura galdu gabe...
4G teknologiarekin alderatuta, abiadura 10 aldiz baino gehiago azkartzen da eta, gainera, gutxiago asetako sare batean egongo zara.
Zeren zain zaude 5Gari ahalik eta zuku gehien ateratzen hasteko?

Yoigok ba al du 5Ga?

Bai, Yoigok zabaldua du 5G estaldura Espainiako hiri nagusietan.
Gure estaldura-mapa kontsulta dezakezu, zure eremuan 5G rik badagoen jakiteko.
Hiri horietakoren batean ez bazaude, ez kezkatu, datozen hilabeteetan hiri gehiago gehitzen joango gara estatu osoa hartu arte.

Zer behar dut 5Gn nabigatzeko?

Helburua da 5G teknologia une oro eskuragarri egotea, mundu osoarentzat eta munduko edozein lekutan. Baina, oraingoz, Espainian estaldura hori inplementatzeko inbertitzen ari gara, eta gero eta eremu gehiagotan balia daiteke.
3 baldintza bakarrik behar dira:
  1. 5Garekin bateragarria den mugikorra izatea. Begiratu hemen 5Gko terminalak
  2. 5G estaldurako eremuan egotea. Kontsultatu estaldura-mapa
  3. Indarrean dagoen kontratuko tarifa edukitzea. Begiratu hemen indarrean dauden tarifak:
3 baldintza horiek betetzen badituzu, ez duzu beste ezer egin behar; zure mugikorra automatikoki konektatuko da.

Diru gehiago kostatuko zait 5Ga edukitzea?

Ez, 5Ga erabiltzeak ez du kostu gehigarririk izango zure tarifan.

Eduki al dezaket 5Ga nire tarifarekin?

Indarrean dagoen edozein tarifarekin:
Gogoratu tarifa bat indarrean ez baduzu indarrean dagoen tarifa batera aldatu behar duzula 5Gan nabigatu nahi baduzu.

Zer konexio-abiadura izatera iristen da Yoigoren 5Garekin?

Gure 5G sareak 10 Gb/s-ko jaitsiera-abiadurak ahalbidetzen dizkizu, eta 0,7 eta 1,4 Gb/s arteko batez besteko abiadura. Abiadura horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta faktore askoren mende daude. Une batzuetan batezbestekoaren gainetik egongo dira, eta beste batzuetan azpitik.
Laburbilduz, oraintxe bertan, 5G teknologiak 10 aldiz ere abiadura handiagoa eskaintzen du 4Gra konektatutako terminalekin dugun abiaduraren aldean.
Baina askoz ere potentzial handiagoa du! Teknologia garatu ahala, egungoa baino 100 aldiz konexio-abiadura handiagoa eskainiko du.

Nola jakin dezaket nire terminala 5Garekin bateragarria den?

Duela hilabete batzuetatik hona, telefonia-fabrikatzaileek 5Gra egokitutako ekipamendu ugari merkaturatu dituzte. Adibidez, Samsung, Iphone, Xiaomi, Huawei, Oppo edo ZTE enpresen azken eskaintzetan dagoeneko integratuta dago hobekuntza hau.
Yoigon, preziorik onenean aurkitu dezakezu 5G mugikorra. Eman begiratu bat eskuragarri dauden modeloei!

5G teknologia segurua al da osasunerako?

Gaur egun, fake news-ak beti zelatan ditugula, gezur batzuk zabaldu dira 5G teknologiak gure osasunerako dituen arriskuak direla eta. Baina, egia esan, MOEk eta nazioarteko beste erakunde batzuek beren azterlanetan ez dute inolako loturarik aurkitu teknologia honen eta inongo gaixotasunen artean. Oso-oso segurua da.

Comprueba la cobertura móvil de Yoigo

Ahora puedes comprobar la cobertura de tu móvil con Yoigo en un instante, gracias a nuestro mapa de cobertura. Puedes consultar por toda la península e islas para ver qué cobertura hay en tu zona o en aquella área que sea de tu interés. Aprovecha el zoom para visualizar con máximo detalle la cobertura móvil 5G o de cualquier otra generación con un detalle perfecto, hasta la calle en concreto que te interese. Con el mapa de cobertura móvil de Yoigo puedes ver si tienes cobertura buena o muy buena (recuerda que también puedes hablar en las zonas donde tienes conexión). Para una búsqueda personalizada, puedes configurar en el mapa de cobertura móvil una visualización de callejero, satélite o formato híbrido, del mismo modo que puedes escoger la búsqueda por cobertura de datos 5G, 4G, 3G y 2G. ¿Quieres comprobar la cobertura de móvil con Yoigo en una dirección exacta? Aprovecha el buscador para introducir los datos específicos de tu consulta y podrás visualizar en unos segundos la cobertura móvil que Yoigo te ofrece en esa zona.
comprobar cobertura movil

coverage.title