TXARTELEKO MUGIKOR-TARIFA DAUKAT (AURREZ ORDAINTZEKOA) ETA KONTRATURA PASATU NAHI DUT (ONDOREN ORDAINTZEKOA)
Txarteletik kontratura pasatzeko, zure baimena erregistratuta izan behar dugu. Hori 2 modutan egin dezakegu: Yoigo denda batera joan eta kontratu bat sina dezakezu, edo, nahiago baduzu,
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzura deitu dezakezu, eta baldintzen onarpena grabatuko dizugu.
Gainera, fakturak kobra ditzagun erabili nahi duzun banku-kontua eman beharko diguzu; beraz, deitzen diguzunean, eskura izan datuak. Kontratura aldatzen zarenean ezin duzu titularra aldatu: txartelean dagoen berberak izan behar du titularra. Aurrez ordaintzekoetan saldoa baduzu, ez duzu galduko; deskontu gisa pasatzen da fakturan, dagoeneko kontratukoa zarenean.
Ematen dizkiguzun datuen arabera, sistemak berrazterketa bat egitea eska diezaguke. Halakoetan, denda batean eskatu beharko zenuke aldaketa.
Eta txarteletik kontratura pasatzean mugikor bat nahi baduzu, Yoigo denda batean bakarrik egin ahal izango duzu aldaketa.
KONTRATUKO MUGIKOR-TARIFA DAUKAT (ONDOREN ORDAINTZEKOA) ETA TXARTELERA PASATU NAHI DUT (AURREZ ORDAINTZEKOA)
Kontratutik txartelera pasatu nahi baduzu, jarri harremanetan
Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuarekin. Gogoan izan, iraupen-konpromisorik baduzu, penalizaziotik geratzen zaizuna ordaindu beharko duzula, baita mugikorraren hileroko ordainketak ere, baten bat ordaintzeko izanez gero.