ABIADURA-TESTARI BURUZKO OHIKO GALDERAK

Yoigoren abiadura-testa egin aurretik, honako puntu hauek hartu beharko dituzu kontuan, ahalik eta ondoen atera dakizun:
 
  • Egin testa ordenagailua edo gailua sarera (eta ez wifi bidez) konektatuta duzula.
  • Itxi abiadura horretan eragina izan dezaketen programak.
  • Ziurtatu ez dagoela konektatutako beste gailurik edo litekeen interferentziarik testa egin behar diozun gailuaren eta bideratzailearen artean.
  • Desaktibatu linearen konexio-ahalmenaren zati bat erabiltzen duten programak, hala nola antibirusa.
  • Gainera, kontuan izan sistema eragile askok, modu lehenetsian, linearen uneko ahalmenaren ehuneko txiki bat (% 5 inguru) erabiltzen dutela, sare-eragiketa gisa identifikatzen diren horietarako. Horrek eragina izango du abiadura-testaren azken emaitzetan.
Orain, abiadura-testa ahalik eta modurik onenean egin dezakezu. Azkar joatea espero dugu!
 

NOLA NEURTZEN DA KONEXIOA ABIADURA-TEST BATEAN?

Konexio-abiadura balio hauen arabera neurtzen da: latentzia-balioak (ping-a eta fluktuazioa) eta datuak deskargatzeko eta igotzeko balioak.
 

ABIADURA-TESTAREN DATUAK GORDE EGITEN DIRA?

Yoigoren abiadura-testean, egindako analisi bakoitzaren emaitzak besterik ez dira gordetzen, eta horrek ez ditu inoiz zure datu pertsonalak edo zure gailuei buruzkoak barne hartzen.
Emaitzak biltegiratu egiten dira edonoiz kontsultatu ahal izan ditzazun ("kopiatu lotura" funtzioaren bidez), eta estalduren mapa bat egiteko. Mapa horrek ahalbidetu behar du abiadurak maila geografikoan identifikatzea.
 

ABIADURA-TESTAREN EMAITZAK ALDA DAITEZKE ORDENAGAILU BATETIK BESTERA?

Bai. Konexioaren abiadura neurtzeko zein sistema informatiko edo gailu erabiltzen duzun, emaitzak aldatu egin daitezke zenbait faktoreren arabera, hala nola: sare-txartela, exekutatzen ari diren programak eta abar.
 

ZERGATIK ALDATZEN DIRA ABIADURA-TEST BATEN DATUAK?

Konektibitate-baldintzak desberdinak izan daitezke abiadura-testa egiten dugun eguneko unearen arabera. Hala ere, kalitate konstanteko konexio batean, Yoigon eskaintzen dizuguna kasu, egiaztatu ahal izango duzu balioak oso antzekoak izaten direla, testa noiz egiten duzun kontuan hartu gabe.
 

ZERGATIK EZ NAIZ IRISTEN KONTRATATUTAKO ABIADURA HANDIENERA?

Konexio-abiadura handienera ez iristea softwarearen edo hardwarearen arrazoiengatik izan daiteke.
Lehenengo kasuan, ziurtatu behar dugu programa bakar batek ere ez duela banda-zabalera gehiegi kontsumitzen eta ez diola konexio-abiadurari eragiten. VPN edo proxy zerbitzuek nabarmen murriztu ditzakete balio optimoak.
Hardwareari dagokionez, konexio-abiadura jaistearen arrazoia izan daiteke ordenagailuaren sare-txartelak ahalmen txikia izatea edota kalitate eskaseko bideratzaile bat izatea edo horrek matxuraren bat izatea.
 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: