ATZERRIAN LINEA ERABILTZEA (EBn ETA HERRIALDE ELKARTUETAN, MUNDUKO GAINERAKO HERRIALDEETAN, ITSAS GURUTZALDIETAN ETA IBILBIDE LUZEKO HEGALDIETAN)

EB ETA HERRIALDE ELKARTUAK


Herrialde horietan zure linea erabiltzeko, mugikorrean roaminga eta datuen ibiltaritza aktibatuta izan behar dituzu. Europar Batasuneko (EBko) herrialdeen edo herrialde elkartuen barruan nabigatzeak eta deiak eta mezuak bidaltzeak edo jasotzeak ez dizu aparteko kosturik ekarriko. Datuen arrazoizko erabileraren politikari lotua.
Adibideak:
  • Alemaniatik Alemaniako telefono finko/mugikor batera deitzen duen bezero bati estatuko dei baten tarifa aplikatuko litzaioke.
  • Portugaldik Espainiako telefono finko/mugikor batera deitzen duen bezero bati estatuko dei baten tarifa aplikatuko litzaioke.
  • Datuak erabiltzean zure tarifak duen bonua erabiliko duzu, baina gerta liteke Espainian zaudenean nabigatzeko kontratatutakoa baino GB-muga txikiagoa izatea. Ikusi informazio gehiago hemen: Roaminga erabiltzeari buruzko gomendioak bidaiatu aurretik
     

GAINERAKO HERRIALDEAK

Munduko gainerako herrialdeetatik deiak egiteko prezioak
Yoigoren webgunean kontsulta ditzakezu, bidaiatuko duzun herrialdea sartuta.
Munduko gainerako herrialdeetara bidaiatzen duzunean, gogoratu haietako batzuetan ezin dizugula datu-zerbitzurik eman. Helmugako herrialdea Yoigorenwebguneko herrialde-bilatzailean bilatzea gomendatzen dizugu, jakin dezazun zer zerbitzu dituzun eskuragarri (ahotsa, SMSak eta datuak) eta ezagutu ditzazun bidaiatuko duzun herrialdean hitz egiteko eta nabigatzeko prezioak.
 
Herrialde horietan zure linea erabiltzeko, jarraitu urrats hauei:
  • Ziurtatu roaminga aktibatuta duzula
  • Ziurtatu datuen ibiltaritza aktibatuta duzula. 

Gogoan izan herrialde horietako tarifak oso altuak direla eta zure faktura nabarmen igo dezaketela.
 
Hemen dituzu erabilera horri buruzko hiru adibide:
  • Facebookeko zure horman minutu batez sartzea ----> 1 MB
  • Instagramen hiru argazki partekatzea ---- > 1 MB
  • Spotifyko abesti bat — 2 eta 9 MB bitartean
  • Whatsappa – minutu bateko audio bat ---> 6 MB
     
Horregatik, bidaiatu duzun herrialdean linea erabili behar ez baduzu, gomendagarria da datuak desaktibatuta edukitzea eta zure datuak wifi bidez erabiltzea.
 

ITSAS GURUTZALDI EDO IBILBIDE LUZEKO HEGALDI BAT EGITEKOA NAIZ. YOIGOKO MUGIKORRA ERABILI AHAL IZANGO DUT? 


Itsas zabalean edo hegaldietan ez dugu zerbitzua bermatzen. Zerbitzua ematekotan, munduko gainerako herrialdeetarako tarifak aplikatzen ditugu.
 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: