Europar Batasunetik eta herrialde elkartuetatik KANPOKO herrialdeetan konektatzen bazara:
EBtik kanpoko herrialde batera joatekoa bazara, komeni da aurrez zure helmugako herrialdea bilatzea Yoigoren herrialde-bilatzailean, jakiteko zer zerbitzu erabili ahal izango dituzun herrialde horretan (ahotsa, SMSak eta datuak) eta zer prezio ordaindu beharko duzun hitz egiteagatik eta nabigatzeagatik. Ezin dizugu eman datu-zerbitzua Europar Batasunetik kanpoko herrialde guztietan eta herrialde elkartu guztietan.
Zure helmugako herrialdean datu-zerbitzua erabilgarri baduzu,SMS bidez ohartaraziko dizugu, zure fakturan ezustekorik izan ez dezazun. Zure datu-kontsumoa 48,40 €-ra iristen bada (BEZa barne), lehen abisu-SMSa bidaliko dizugu. Nabigatzen jarraitzen baduzu eta 60,50 €-ra eta 121 €-ra (BEZa barne) iristen bazara, datuak blokeatuko dizkizugu eta bigarren eta hirugarren abisu-SMSak iritsiko zaizkizu, hurrenez hurren. Nabigatzen jarraitu nahi baduzu, nola aktiba ditzakezun jakinaraziko dizugu eta mugarik gabe nabigatu ahal izango duzu, horrek eragin ditzakeen gastuekin. Nabigatzeari uko egiten badiozu, datuak behin-behinean blokeatuko dizkizugu, zure fakturan ezustekorik izan ez dezazun. Bezeroentzako Arreta Zerbitzura deitu dezakezu desblokeatzeko (kostua du Espainiatik kanpo).
EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: