NOLA AKTIBA EDO DESAKTIBA DITZAKET ROAMINGA ETA DATU-IBILTARITZA?

NOLA AKTIBATZEN DA ROAMINGA MI YOIGOTIK?


Kontratuko bezeroek, alta ematean, roaminga aktibatua dute, lehenespenez. Hala ere, Europar Batasunetik kanpoko herrialde batera bidaiatu behar izanez gero, komeni da aurretik joatekoa zaren herrialdea bilatzea Yoigoren web-orriko herrialdeen bilatzailean, eta jakitea zer zerbitzu dituzun erabilgarri (ahotsa, SMS eta datuak) eta zer prezio dituzun hitz egiteko eta nabigatzeko. Ezin dizugu eman datu-zerbitzua Europar Batasunetik kanpoko herrialde guztietan eta herrialde elkartu guztietan.
Roamingaren egoera ikus dezakezu Mi Yoigoren aplikazioan (ezarpenak – roaminga) edo Bezeroaren Gunean (roaminga – ezarpenak).  
Bidaiatu aurretik, handik aktiba edo desaktiba dezakezu zure roaminga.
Bidaiatu aurretik, begiratu gomendio hauei.
 

NOLA AKTIBATZEN DA DATU-IBILTARITZA NIRE MUGIKORRETIK?


YOIGOn, bi datu-sare eskaintzen dizkizugu (horrela edozein ingurutako sarerik onena ziurtatzen duzu). Hori dela eta
, behar bezala nabigatzeko aktibo izan beharko duzu “datu-ibiltaritza” aukera. Bidaiatu behar duzunean ere aktibo izan beharko duzu.
Androiden
hemen egon ohi da: Ezarpenak - Sare mugikorrak / Ezarpenak - Gehiago… - Sare mugikorrak / Ezarpenak - Aukera gehiago… - Sare mugikorrak.
 
iPhonean:
Ezarpenak - Datu mugikorrak
 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: