Webgunetik egiten baduzu, komeni da ziurtatzea kostu gehigarria duen zerbitzua aktibo dagoela, edo, bestela, aplikaziotik egiten baduzu, Premium Zerbitzuen blokeoa ez duzula aktibatuta, DAZNen alta eman edo berriro aktibatu ahal izateko.
Ez badakizu nola egin, ez kezkatu! Jarraian azalduko dizugu zuk zeuk egin ahal izan dezazun.
Mi Yoigoren aplikazioan, zure mugikorrean/tabletan, 4 urrats hauei jarraitu behar diezu:
OHARRA: Premium zerbitzuen blokeoak DESAKTIBATUTA egon behar du
.
Yoigoren webgunetik eta zure mugikor-linea nagusian urrats hauek egin behar dituzu:
OHARRA: Premium SMSak eta hirugarrenen ordainketa-zerbitzuak desgaitu egin behar dira (irudian agertzen den bezala)
Lehen adierazitako urratsak amaitzen dituzunean, 10-15 minutu itxaron behar duzu jarraitu aurretik. Aurrez premium zerbitzuen blokeoa (aplikazioa) desaktibatuta bazenuen edo kostu gehigarriko zerbitzua (webgunea) aktibo bazenuen, jarraitu dezakezu DAZN aktibatzeko prozesuarekin.
ZER DA DAZN?
Streaming plataforma honek kirola bakarrik ematen du. Interneteko konexioa duen edozein gailuren bidez ikus daiteke, zuzenean eta nahieran.
ZEIN GAILUREN BIDEZ IKUS DEZAKET DAZN?
Interneterako konexioa duen ia edozein gailutan: Android TV (AgileTV), mugikorrak, tabletak, telebista adimendunak (Internetera konektatzen direnak), bideokontsolak (PS4 eta Xbox One), Google Chromecast, Apple TV eta Amazon Fire TV.
NOLA EMAN DEZAKET ALTA ETA DAZN ORDAINDU YOIGOREKIN?
DAZN modu erosoan ordaindu dezakezu zure Yoigoren fakturaren bidez. Oso erraza da, sartu (webgune bidez edo zure aplikazio mugikorraren bidez) Mi Yoigo ataleko “Zuretzat” aukeraren barruan, eta honelako txartel bat aurkituko duzu:
ZENBAT BALIO DU DAZNek?
DAZN Esencialek hilean 19,99 €-ko prezioa du.
Dazn Totalek hilean 29,99 €-ko prezioa du.
DAZNEN HARPIDETZAK EDO DESKONTUAK BA AL DU IRAUPEN-KONPROMISORIK?
Ez, zerbitzuak ez du iraupen-konpromisorik, eta nahi duzunean eman dezakezu baja. Hala ere, zerbitzua aktibatzeak sustapen bat baldin badakar lotuta, sustapen horren baldintza espezifikoak baliozkotu beharko dituzu.
ZEIN KIROL DAUDE IKUSGAI DAZNen?
DAZNek 2 produktu ditu. Horiekin kirolik onenaz gozatu ahal izango duzu, baita LaLiga EA SPORTSez ere.
DAZN Esencial:
Plan honekin, hauek ikusi ahal izango dituzu: 1 Formula®, Premier League, MotoGP™, UEFA Women's Champions League, Emirates FA Cup, Eurosporten kanalak eta Red Bull TV, DAZNen eduki esklusiboa eta askoz gehiago.
DAZN Total:
Plan honen bidez, DAZN ESENCIAL planaren eduki berberak ikusi ahal izango dituzu: Formula 1®, Premier League, MotoGP™, Eurosport-en kanalak… eta LALIGA EA SPORTS! Jardunaldi bakoitzeko 5 partida ikusi ahal izango dituzu 35 jardunalditan, baita partida guztien laburpen zabalak ere.
NOLA EMAN DEZAKET BAJA DAZNen?
Baja emateko, Mi Yoigotik egin behar duzu, “DAZN Kontratatu” atalean sartuta.
NOLA APLIKATZEN DA DAZN ESENCIAL SUSTAPENA?
Aurrez DAZNen planik izan ez baduzu, lehenengo 6 hilabeteetan deskontu bat izango duzu fakturan, zerbitzua aktibatzen den hilabetearena eta beste 5! Sustapenaren ondoren, une bakoitzean indarrean dagoen tarifa kobratuko zaizu Yoigoren fakturan.
NOLA ALDA DEZAKET PRODUKTUZ DAZNEN?
DAZNen produktua aldatzeko, Mi Yoigo atalera jo behar duzu, eta “DAZN kontratatu” atalean sartu.
DAZNEN 2 PRODUKTUAK KONTRATATU BEHAR AL DITUT LALIGA EA SPORTS IKUSTEKO?
Ez, produktu independenteak dira; DAZN ESENCIAL kontrata dezakezu edo, bestela, DAZN TOTAL, zeinak, DAZN ESENCIALen eduki guztiaz gainera, aukera ematen baitizu EA SPORTS Ligako 5 partida ikusteko jardunaldi bakoitzeko.
EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: