IMEIa mugikor bakoitza identifikatzen duen 15 digituko kode bat da. Ez daude 2 terminal IMEI berarekin mundu osoan.
NOLA JAKIN ZEIN DEN NIRE TELEFONOAREN IMEI-A?
Modurik azkarrena zure mugikorrean ikustea da,*#06# markatuta. IMEIa mugikorraren barruko etiketaren batean ere aurkitu dezakezu (askotan bateriaren azpian). Jatorrizko kaxan eta fakturan ere agertzen da zure telefonoaren IMEIa.