Kontuan izan Interneteko arazoak kasu askotan puntualak direla; beraz, ez larritu. Arazo teknikoengatik gertatzen dira, eta sarritan azkar konpontzen dira, bakarrik, edo, besterik gabe, mugikorra itzali eta piztuta.
Hala ere, edonon nabigatzen duzula ere Internet beti mantso badabilkizu, zenbait egiaztapen egin ditzakezu:
• Gerta liteke
abiadura handian nabigatzeko megarik ez izatea, zure tarifako edo bonuko mega guztiak gastatu dituzulako. Orduan, ikusiko duzu Interneteko orri batzuk irekitzean oso motel doazela, deskarga astunegia baita, eta Internet ez dabilelako sentsazioa izan dezakezu. Halakoetan, begiratu nola kontrata ditzakezun
Interneteko bonu gehigarriak.
• Oraindik jarrita ez baduzu, sarea automatikoki hautatzeko moduan jarri behar duzu mugikorra. Hala eginez gero, mugikorra seinale on batekin konektatuko da beti. “Ezarpenak” atalean duzu, “Operadorea” edo “Sarea hautatzea” dioen lekuan.
• Begiratu mugikorra energia aurrezteko moduan ote duzun. Batzuetan horrek eragina izan dezake nabigazioan.
• Funtzionatu gabe jarraitzen baduzu, probatu SIM txartela Yoigoko beste mugikor batean edo mugikor libre batean. Beste mugikorrean SIMa aldatzean funtzionatzen badu, arazoa zure mugikorrarena da. Yoigo denda batera eraman beharko zenuke, zerbitzu teknikoak begiratu bat eman diezaion.