NOLA EGITEN DA TITULAR-ALDAKETA?
Linea baten titularra aldatzeko, Yoigo dendabatera joan behar duzu titular berriarekin batera. Formulario hau betez ere eska dezakezu. Argi eta garbi adierazi behar dituzu aldatuko diren telefono-zenbakiak, eta dokumentazio hau erantsi:
ZER DOKUMENTAZIO BEHAR DA?
Aldatu nahi dituzuen telefono-zenbakiak adierazi beharko dituzue, eta, gainera, dokumentazio hau aurkeztu:
Egungo titularrak indarrean duen nortasun-agiria: NANa/AIZa/Pasaportea/IFKa.
Titular berriak indarrean duen nortasun-agiria: NANa/AIZa/Pasaportea/IFKa.
Ordainketa egiteko adierazi duzun kontuan helbideratutako ordainketa baten ordainagiria, azken 3 hilabeteetan jaulkia, kontua zure izenean dagoela eta zuzena dela egiaztatzeko.
SEPA dokumentua, kontuaren titularrak betea eta sinatua.
Heriotza dela-eta jabea aldatuz gero, heriotza-ziurtagiria ere bidali beharko duzu.
Zure eskaera arestian adierazitako formularioaren bitartez tramitatzen baduzu, helbide honetara bidali behar dituzu dokumentuak: cambio.titular@yoigo.com
BA AL DU KOSTURIK TITULAR-ALDAKETAK?
Bezero partikularra (etxekoa) bazara, ez du kosturik. Negozioetako bezeroa (enpresa edo autonomoa) bazara, 3 €-ko kostua du (+ BEZa: 3,63 €), gastu administratibo gisa.
NOIZ GAUZATZEN DA TITULAR-ALDAKETA?
Titular-aldaketa ez da berehalakoa; 7 lanegunetan gauzatzen da, eta hurrengo hil naturalerako programatzen da.
Adibidez: apirilaren 29an eskatuko bazenu, aldaketa ekainaren 1erako gauzatuko litzateke.