MMSak

18/10/01etik aurrera, Yoigok ez du eskaintzen MMS zerbitzua (multimedia-mezularitzako zerbitzua edo Multimedia Messaging Service, ingelesezko siglen arabera).
 

ZER DIRA MMSak?


MMSak (multimedia-mezu ere esaten zaie) telefono mugikor batetik beste batera bidal daitezkeen mezuak dira. Mezu horiek, karakteretako testu-edukia izateaz gain, beste elementu digital batzuk ere eduki ditzakete, hala nola fitxategi erantsiak.
MMS batek fitxategi-tipologia hauek izan ditzake:
  • AMR audioa
  • MIDI audioa
  • MP3 audioa
  • WAV audioa
  • GIF irudiak
  • JPEG irudiak
  • 3GP bideoa
  • MP4 bideoa
Mota honetako multimedia-mezuak bidali ahal izateko, MMSen pisu-muga 300 kB ingurukoa da.
Beharrezkoa da MMSak igorlearen telefono mugikorretik gaituta egotea, eta, gainera, hartzailearenean ere aktibatuta egotea. Nolanahi ere, gailuaren teknologiak eta haren telefonia-zerbitzuarenak bateragarriak izan behar dute.
 

MMS-EN ETA SMS-EN ARTEKO ALDEA


SMSak eta MMSak gailu mugikorren bidez erabiltzaileen artean komunikatzeko bi modu desberdin dira. Gainera, kontuan hartzeko moduko alde nabarmenak daude bien artean:
  • SMSak “Short Message Service” edo “mezu laburren zerbitzua” adierazten du, eta MMSak, berriz, “Multimedia Messaging Service” edo “multimedia-mezuen zerbitzua”.
  • Hortaz, SMS mezuek testu-mezuak bidaltzeko aukera baino ez dute ematen, eta MMS mezuek, berriz, testua irudiekin, audioarekin eta bideoarekin bidaltzea ahalbidetzen dute.
  • Mezu-mota bakoitzaren pisua desberdina da. SMS baten pisua 160 bytera mugatuta dago, eta MMS batena, berriz, 300 kB-ra.
  • SMSak telefono mugikor guztietan daude gaituta; MMSak, ordea, erabiltzaileak berariaz gaitu behar ditu, eta eskura dagoen teknologiak horiek bidaltzeko eta jasotzeko aukera eman behar du.
  • SMSetan, testua karaktere estandar moduan bidaltzen da. MMSek, aldiz, testua erabat pertsonalizatzea ahalbidetzen dute, haren tipografiatik hasi eta letra-tipoaren forma eta tamainaraino.

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: