Zure hileko tarifan sartuta ez dauden kontsumoak (nazioarteko deiak, 90X zenbakietara egindakoak, zenbaki berezietara egindakoak…), finkoan eta mugikorretan egin dituzunak.
Kontratatutako beste zerbitzu gehigarri batzuen kuotak: telebista, aldian behingo harpidetzak (NETFLIX, DAZN), aseguruak, telefono mugikorren finantzaketa…
FAKTURAREN AZALPENA
Zure FAKTURAREN lehen orrialdean ZURE LINEA bakoitzerako guztizkoak agertzen dira:
Hileko kuotak Zure telekomunikazio-tarifari dagozkion hileko kuotak (mugikor-lineak, linea finkoak eta Internet) eta aplikatutako deskontuak aurkituko dituzu.
Kargu gehigarriak: Zergetatik salbuetsita kontratatu dituzun zerbitzu osagarrien beste kargu batzuk zehazten dira, hala nola alarma- edo telemedikuntza-zerbitzuenak eta finantzatutako terminalen kuotenak.
Ondoren, zure kontsumo, kontratatutako tarifa, dei eta SMS guztien xehetasunak aurkituko dituzu, motaren arabera banakatuta eta dataren eta orduaren arabera bereizita.
NOBEDADEA ZURE 2024KO FAKTURAN
Yoigon zu zara garrantzitsuena. Horregatik gatoz nobedade baten berri ematera. Faktura-irudi berria sortu dugu, Yoigoren erakoa. Ikusi nahi duzu zer polita geratu den?
Gogoratu gure bezeroen aplikazioan hilero eskura ditzakezula fakturak, eta zure zerbitzuak kontrolatu eta kudeatu ditzakezula. Ezagutzen ez baduzu, MiYoigo aplikazioa deskargatzera gonbidatzen zaitugu
FAKTURAZIO-ALDIA
Zure fakturazio-aldian hil bakoitzaren 1etik 30-31 arteko kuotak
eta kontsumoak sartzen dira. Adibidez, otsailaren hasieran iristen zaizun faktura urtarrilaren 1etik 31ra bitarteko aldiari dagokio.
Fakturak hil bakoitzaren lehen astean pasatzen zaizkio bankuari. Zure fakturaren goiburuan kontsultatu dezakezu noiz pasatzen zaion zordunketa zure bankuari
(“Zordunketa-data” literala).
Hila hasita dagoenean ematen baduzu alta Yoigon, ordainketaren zati proportzionala bakarrik kobratuko dizugu, daukazun tarifaren arabera. Adibidez, alta urtarrilaren 10ean ematen baduzu, otsailean kobratuko dizugun zenbatekoa urtarrilaren 10etik 31 arte egindako kuota eta kontsumoei dagokie.
Gogoratu beti kontsultatu ditzakezula zure fakturak Mi Yoigoren aplikazioan eta webgunean.
NOLA IKUS DITZAKET NIRE FAKTURAK?
Beti zuk aukeratzen duzun moduan, eta eskatzen diguzunean alda dezakezu zure aukera.
: Hori da gomendatzen dizugun aukera, nahi duzunean kontsultatu baitezakezu. Nahikoa duzu “Fakturak” atalean klik egitea, eta PDF formatuan deskarga ditzakezun azken 14 fakturen zerrenda ikusiko duzu.
Oharra: Negozioetako IFKa duen bezero bazara, zure linea nagusiarekin sartu behar duzu fakturak ikusi ahal izateko.
Posta elektronikoaren bidez:
Bidalketa-modu hau aktibatuta baduzu, faktura PDF formatuan erantsita izango duen mezu elektroniko bat bidaliko dizugu, ikusteko aukera izan dezazun. Nahi baduzu, deskargatu egin dezakezu.
Paperean:
Zure fakturak posta arruntaren bidez jaso ditzakezu eman zenigun helbidean. Hilaren lehen 20 egunetan jasoko dituzu.
Paperean bidaltzeko aukera aktibatuta baduzu eta ingurumenari lagundu nahi badiozu, jarri harremanetan gure Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko taldearekin eta eskatu aldatzeko.
Aldatu eta faktura elektronikoa aukeratzen baduzu, ez duzu jasoko fakturarik paperean. Eta planeta zaintzen lagunduko dugu, gainera. Paper gutxiago, zuhaitz gehiago! ;-)
NOLA ALDATU FAKTURAREN HIZKUNTZA
Faktura gaztelaniaz, katalanez, euskaraz edo ingelesez jaso dezakezu. Hizkuntza aldatu nahi baduzu, jarri harremanetanBezeroarentzako Arreta Zerbitzuko gure taldearekin eta eska ezazu.
EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: