BAJA EMANEZ GERO ZUNTZ-BIDERATZAILEA ITZULTZEA
Hau pena, laster berriz elkar ikustea espero dugu! Zure baja-eskabidea jaso ondoren, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe. 30 eguneko epea duzu bideratzailea itzultzeko, SMSa jasotzen duzunetik aurrera. Hartu gailu guztiak (bideratzailea, deskodetzailea, telebistaren agintea, kableak...), eta sartu dena kartoizko kaxa batean. Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira.
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Eraman ezazu zurekin bidali dizugun SMSan jasotako kodea.
BAJA EMANEZ GERO DESKODETZAILEA ITZULTZEA
Zure baja-eskabidea jaso ondoren, zure telefono mugikorrean jasoko dituzu jarraibideak, edozein posta-bulegotan entregatzeko aukera izan dezazun, beste ezer ordaindu gabe. 30 eguneko epea duzu deskodetzailea itzultzeko, SMSa jasotzen duzunetik aurrera.
Hartu gailua eta daukazun deskodetzailearekin lotutako agintea, eta sartu dena kartoizko kaxa batean. Gailu guztiak pakete berean jarri behar dira.
Bilatu hurbilen duzun posta-bulegoa, eta bidali handik paketea. Ez duzu ezer ordaindu beharko. Eraman ezazu zurekin bidali dizugun SMSan jasotako kodea.
ATZERA EGIN ONDOREN PRODUKTU BAT ITZULTZEA
Zure erosketarekin gustura ez bazaude, 14 egun dituzu itzultzeko, produktua entregatzen dizugun egunetik aurrera. Jarri harremanetan
Bezeroarentzako Zerbitzuarekina (dei horren prezioa erabiltzen duzun operadorearen araberakoa izango da), adierazi eskaeran atzera egin nahi duzula, eta esango dizugu zer egin behar duzun.
Itzultzea erraza da, Posta bulego baten bidez egin behar duzu, gehienez 10 laneguneko epean. Bezeroarentzako Zerbitzura deitu ondoren, KODE bat bidaliko dizugu, SMS bidez, itzulera egiteko. Itzultzea baliozkoa izan dadin eta atzera egiteko eskubide hori gauzatu ahal izateko, baldintza hauek bete behar dira:
- Entregatu zizuten material guztia itzuli behar duzu
, behar bezala enbalatuta, egoera ezin hobean, jatorrizko kaxa eta salmenta-paketearen jatorrizko edukiaren osagarri guztiak (CDak, liburuxkak, argibideak, kableak, osagarriak, bateria eta abar) jatorrizko poltsetan sartuta (poltsetan sartuta bazeuden), leiar eta pantailen babesgarriak ongi jarrita eta okerreko erabileraren edo manipulatu izanaren seinalerik gabe.
- Telefonoaren edo bideratzailearen serie-zenbakiak bat etorri behar
du jatorrizko kaxan agertzen denarekin eta, mugikor baten eskaeraren kasuan, bidaltzen dizugun SIM txartelarekin lotutakoarekin.
- Produktuarekin batera, erosketa-faktura bidali behar diguzu.
- Dirua itzuli edo produktu berria bidali aurretik, enbalajearen eta artikuluaren osagarrien egoera egiaztatu beharko dugu.
AZKEN ORDAINKETA EGIN BEHARREAN TERMINALA ITZULTZEA
Azken ordainketa egin beharrean terminala itzuli nahi baduzu, azken kuota (24.a edo 36.a) ordainduko duzun hilaren 1etik 20ra bitartean egin beharko duzu.
Azken ordainketa egin beharrean terminala itzultzeko eskatzen duzunean, garrantzi handikoa da hura itzultzeko prozesuan kontuan hartu beharreko betekizun jakin batzuk ezagutzea:
- Terminalak piztu egin behar du
- Ezin du pantaila hautsia izan
- Ezin du izan PIN/gailu/hatz-marka/aurpegi-ezagutza bidezko blokeorik.
- Desaktibatua eduki behar du kokapen-funtzionalitatea
Terminala Yoigo dendabatean itzul dezakezu, nahi duzun Yoigo saltokian. Terminala eta bateria eraman behar dituzu, eta dendan emango dizuten “Jabetza aldatzeko entrega-baldintzak” dokumentua sinatu beharko duzu.ç