SIM TXARTELAREN KOPIA PREZIOA, NOLA EGIN, NIRE TXARTELAREN KOPIAK ETA GEHIAGO

ZER DA SIM TXARTELAREN KOPIA BAT?

SIM txartelaren kopia bat egitea orain arte zenuen telefono-zenbaki bera duen SIM txartel bat ematea da.
SIM txartelaren kopia aurrerantzean zure SIM txartel aktiboa izango da, eta aurreko SIM txartela baliorik gabe geratu eta automatikoki desaktibatuko da, inoiz ezin baitira egon bi SIM txartel aktibo linea berean.
 

ZENBAT BALIO DU SIM TXARTELAREN KOPIA BATEK?

Yoigoren SIM txartelaren kopia egiteak 7,26 €-ko kostua du (BEZa barne). Linearen titularra zaren aldetik, edozein unetan eska dezakezu Yoigo denda guztietan.
 

ZENBAT DENBORA BEHAR DA SIM TXARTELAREN KOPIA BAT EGITEKO?

SIM txartelaren kopia egiteko zerbitzuak dituen abantailetako bat da eskatu eta berehala izan dezakezula txartel berria.
Gure Yoigo dendetan arduratu gaitezke zure lineari lotutako SIM txartelak eskatzeko, emateko, aktibatzeko eta desaktibatzeko kudeaketa osoaz, txartela une oro erabiltzeko prest izan dezazun.
 

NOLA EGIN SIM TXARTELAREN KOPIA BAT?

Yoigorekin SIM txartelaren kopia bat egiteko, gure denda fisikoren batera joan beharko duzu, eta han kopia egiteko eskatu. Unean bertan egingo dizugu! Bilatu hurbilen duzun denda
Kontuan izan:
  • Linearen titularrak soilik eska dezake SIM txartelen kopia, eta, horretarako, NANa aurkeztu beharko du bere burua identifikatzeko. 
  • SIM txartelaren kostua zuzenean ordainduko da dendan, kopia jasotzen den unean. 
  • Jatorrizko SIM txartela modu automatikoan desaktibatuko da. 
     

NOLA JAKIN DEZAKET SIM TXARTELA KOPIATU DIDATEN?


Oro har, SIM txartelaren kopia eskatzen da jatorrizkoa galdu denean, lapurtu dutenean, hondatu denean edo txartelaren tamaina egungo telefono mugikorrarekin bateraezina denean. Edonola ere, SIM txartela kopiatzearen ondoriozko iruzur-arriskua ere badago, delitugile batzuek erabiltzaileen datu pertsonalak eta finantzarioak bereganatzeko erabiltzen baitute.
SIM txartela kopiatu dizuten jakite aldera, kontuan izan honako seinale hauek:
  • Aktibo dagoen SIM txartel kopiatu batek automatikoki desaktibatzen du jatorrizko SIM txartela.
  • Zure SIM txartelak deiak egiteko estaldura izateari utziko dio.
  • Zure SIM txartelaren bidez ezin izango da Interneten sartu. 
SIM txartela kopiatu dizuten susmoa baduzu, jar zaitez gurekin harremanetan horri buruzko informazioa jasotzeko, eta, baieztatuz gero, eman horren berri zure bankuari.
 

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: