ZER DA YOIGO ERAKO 4Ga?

4Garekin askoz azkarrago nabigatu eta aplikazioak deskargatu ditzakezu
, 3 aldiz azkarrago ere bai. Ez dago abiadura-fluktuaziorik, hau da, ez da bat-batean pixka bat jaitsiko, gero motel ibiliko... Eta 4Garekin askoz errazagoa da streaming bidez HD bideoak, filmak, partidak...  ikustea eta sarean jokatzea... eta kalitate bikainarekin ikusi ahal izango duzu dena.
 
4Ga izateko, 4G sarera sar daitekeen mugikor bat eduki behar duzu, eta, gainera, 4Ga ezarrita dagoen eremu batean egon behar duzu. 4Ga duten eremuen mapa ikus dezakezu.
 

MEGA GEHIAGO KONTSUMITZEN AL DITUT 4G-AREKIN NABIGATZEAN?

Kontsumoa ez da aldatzen nabigatzen duzun abiaduragatik. Internet gehiago erabiltzen baduzu baino ez duzu gehiago kontsumituko.


DIRU GEHIAGO KOSTATUKO ZAIT 4G-A EDUKITZEA?

Yoigok ez dizu ezer kobratuko 4Ga erabiltzeagatik. Interneteko konexioagatik bakarrik ordaintzen duzu.
 

BATZUETAN LTE JARTZEN DU 4G-REN ORDEZ. NORMALA DA?

LTEa eta 4Ga gauza bera dira.
 

IZAN DEZAKET 4Ga AURREZ ORDAINTZEKO TXARTELEKOA BANAIZ?

Bai. Aurrez ordaintzekoetan erabil dezakezu. Jakina, zure mugikorra 4G bada eta, gainera, 4G eremu batean bazaude.


BA AL DAGO 4G-RAKO TARIFA BEREZIRIK YOIGON?

Ez duzu tarifa berezirik behar 4Ga izateko. Yoigorekin duzun tarifak datuak barne hartzen baditu edo Interneteko bonu bat aktibatuta baduzu, jadanik 4Ga eduki dezakezu.

 

ZER KONEXIO-ABIADURA LORTZEN DA YOIGOREN 4G-AREKIN?

Yoigok 1.800 MHz-eko bandan du 4Ga, eta 75 Mb/s-rainoko jaitsiera-abiadurak ahalbidetzen ditu, eta 20 eta 40 Mb/s-rainoko batez besteko abiadura. Abiadura horiek gutxi gorabeherakoak dira, eta faktore askoren mende daude. Une batzuetan batezbestekoaren gainetik egongo dira, eta beste batzuetan azpitik.
 

ERLAZIONATUTAKO EDUKIA: 5G

EZER GALDU NAHI EZ BADUZU, JARRAITU GAITU HONETAN: