Agian, zure fakturan behin edo behin ikusiko zenituen ohiko dei eta mezuek baino dezente kostu handiagoa duten dei eta mezu batzuk. Hain zuzen, horiexek dira Premium zerbitzuak. Zerbitzu horiek beste konpainia batzuek eskaintzen dituzte, eta haietara sartzeko aukera duzu. Yoigo bitartekari bat baino ez da, eta hornitzailearen partetik kobratzen du. Talde honetan sartzen dira, halaber, hirugarrenen zerbitzuetarako harpidetzak.
PREMIUM DEIAK
Helduentzako zerbitzuak dira, aisialdikoak eta entretenimendukoak, edo zerbitzu profesionalak. Dei hauen kostua aldatu egiten da zerbitzua ematen duen enpresaren arabera. 80X/ 901/ 902/ 905/ 907 eta 118X zenbakiekin hasitako zenbakikuntzak dira
Kontsultatu hemen zenbaki hauetako bakoitzera egindako deien kostuak:
Nola aktibatu edo desaktibatu Premium deiak?
Kontuan izan 901 eta 902 zenbakiekin hasten diren telefono-zenbakiak ezin direla blokeatu. Zenbaki horietara deitzen duzun bakoitzean, zenbaki horiek zure tarifaz kanpoko kostua dutela adierazten duen lokuzioa entzungo duzu.
- Mugikorrean
:
Sartu Mi Yoigon > hautatu kudeatu nahi duzun linea > Sartu “Roaminga eta ezarpenak” atalean > Aktibatu edo desaktibatu kostu gehigarria duten zerbitzuak / Blokeatu zenbaki bereziak
- Finkoan
:
Telefono finkoko tarifa bereziko deiak aktibatzeko edo desaktibatzeko, jar zaitez harremanetan Bezeroarentzako Arreta Zerbitzuko gure taldearekin, eta kudeatuko dugu eskaera.
SMS PREMIUM
Zenbaki laburretara bidaltzen diren mezuak dira, aisialdiko edukiak deskargatzeko edo lehiaketetan parte hartzeko. Zerbitzua ematen duen enpresak finkatzen du prezioa, eta mezu hauen kostua ohiko mezuena baino handiagoa da.
Nola aktibatu edo desaktibatu Premium SMSak?
Sartu Mi Yoigon > hautatu kudeatu nahi duzun linea > Sartu “Roaminga eta ezarpenak” atalean > Aktibatu edo desaktibatu kostu gehigarria duten zerbitzuak / Blokeatu zenbaki bereziak
ALDIAN BEHINGO HARPIDETZAK
Webguneen bidez eskaintzen dizkizuten zerbitzuak dira, eta horietan musika, bideoak, filmak, jokoak, zerbitzuak eta abar eskuratu ditzakezu. Astean behin edo hilean behin berritu behar dira, eta haiek kontratatzen dituzun webgunean bertan agertzen zaizkizu baldintzak.
Era berean, gurekin zuzenean kontrata ditzakezu hirugarrenen harpidetzak, hala nola NETFLIX eta DAZNenak.
Nola aktibatu edo desaktibatu aldian behingo harpidetzak?
Sartu Mi Yoigon > hautatu kudeatu nahi duzun linea > Sartu “Roaminga eta ezarpenak” atalean > Aktibatu edo desaktibatu kostu gehigarria duten zerbitzuak / Blokeatu zenbaki bereziak
DAZN eta/edo Netflix kontratatuta badituzu, ziurtatu ez dituzula aldian behingo harpidetzak desaktibatzen, baja eman baitezakete.