ATERA ETEKIN HANDIAGOA ZURE TEKNOLOGIARI
Yoigoren Ciberayuda zerbitzuari esker, zuzeneko laguntza izango duzu telefonoz, txatez edo bideo-deien bidez, eguneko 24 orduetan, bai eta Bitdefender antibirus-lizentzia ere, beti babestuta egoteko.
Laguntza informatikoa 24/7
Laguntza informatikoa emango dizugu behar duzun guztietan zure gailu digitalen, aplikazioen, konfigurazioen eta konexioen ohiko erabileraren eta segurtasunaren inguruan. Eta zure gorabehera konpontzea lortzen ez badugu, teknikari bat joango zaizu etxera.
Antibirusa
5 gailutarako Bitdefender lizentzia.
Zure gailuei mehatxu digitalen aurkako babes-hesi aurreratua eskaintzen die, haien errendimenduari % 100ean euts diezaioten.
Gailuak eta konektibitatea optimizatzea
Zure gailuak eta wifi-konexioak aztertuko ditugu, haien nabigazio-abiadura eta segurtasuna hobetzeko.
IoT-rako laguntza-zerbitzua (etxe adimenduna)
Etxeko gailu adimendunak (smart TV, ahots-laguntzaileak, bideo-zaintzako sistemak, inprimagailuak, etxetresna elektrikoak, etab.) modu seguruan konfiguratzen eta integratzen lagunduko dizugu.
Google Workspace eta Microsoft 365-erako laguntza-zerbitzua
24 orduko aholkularitza nahi gabe ezabatutako mezuak berreskuratzeko, segurtasun-taldeak sortzeko, gorabeherak konpontzeko, softwarea eguneratzeko, etab.