Helburu hauetarako tratatuko dira biltzen ditugun erabiltzearen datu pertsonalak:
• Erabiltzaileak webgunearen bidez eskatutako zerbitzuen prestazioa kudeatzea, hala nola estaldura-kontsulta, zozketa eta lehiaketetan parte hartzea, kontsultei erantzutea, abiadura-neurgailua, foroetan eta blogetan parte hartzea eta Newsletterra bidaltzea.
Tratamendu honetarako legitimazio-oinarria kontratu-harremana da; nahiz eta zerbitzuak doakoak izan, kontratu-harremana da. Datu hauek tratatuko dira: identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, helbidea, IP helbidea eta interesdunak emandako beste datu pertsonal batzuk edo sustapen-ekintzan eskatutakoak. Datuok zerbitzua ematen den bitartean gordeko dira, eta ondoren, legezko obligazioen preskripzio-epean.
• Erabiltzailearekin harremanetan jartzea edozein bidetatik, bide elektronikoak barne, baldin eta webgunearen bidez kontratazio-prozesu bat hasi badu eta, edozein arrazoi dela medio, amaitu gabe geratu bada, Erosketa-saskia bertan behera, helburutzat harturik kontratazioa berriz martxan jartzea eta bertan behera uztearen edo arazoaren arrazoiak zein diren jakitea.
Kasu honetan, legitimazioaren oinarria da Sozietateak interes legitimoa duela huts egindako kontratazio-prozesu bati berriro ekiteko eta uztearen arrazoiak ezagutzeko, prozesua hobetzeko. Datu hauek tratatuko dira: kontratua eten aurretik emandako identifikazio-datuak, harremanetarako datuak eta bestelakoak, hala nola helbidea eta kontratatutako zerbitzuak/produktuak. Datuak 30 egunez tratatuko dira prozesua utzi ondoren.
• Sozietatearen produktu edo zerbitzuei buruzko informazio komertziala ematea, edozein bidetatik, bide elektronikoak barne.
Erabiltzaileak webguneko formularioen bidez (adibidez, Deituko dizugu) eman izango duen adostasuna da legitimazioaren oinarria. Identifikazio-datuak eta harremanetarako datuak, ahotsa, produktu edo zerbitzuen tipologia eta gure inprimakietan ematen diguzun edozein datu tratatuko dugu, emandako adostasuna atzera botatzen ez duzun bitartean.
•
Zure datuak Enpresa Taldeko beste sozietate batzuei jakinaraztea, beren produktu eta zerbitzuei buruzko informazio komertziala edozein bidetatik bidal diezazuten, bide elektronikoak barne.
Adostasuna izango da oinarri legitimatzailea, emandako datuak identifikazio- eta kontaktu-datuak, ahotsa, kontratatutako produktu- eta zerbitzu-motak izan daitezke, eta emandako adostasuna atzera botatzen ez den bitartean tratatuko dira.
• Webgunearen erabiltzaileek harekin zer-nolako interakzioa duten jakitea
Cookieak erabiliz. Oinarri legitimatzailetzat interes legitimoa edo adostasuna hartuta, dagokionaren arabera.
Tratatutako datuei eta tratamendu-epeei buruzko informazio guztia eskuragarri duzu
cookieei buruzko informazioan.
Aipatutako helburuen ondoren, eta gure barne-prozesuak hobetzeko dugun interes legitimoan oinarritutako anonimizazio-prozesuaren ondoren, aurrez egindako tratamenduen datuak erabili ahal izango dira hauek hobetzeko: bezero ez direnei emandako zerbitzuak, merkaturatze-prozesuak, zalantzei erantzuteko prozesuak eta abar. Datu anonimizatuak aztertzeko prozesu horietan, adimen artifizialeko sistemak erabili ahal izango dira.
Edonola ere, ez da hartuko erabiltzaileengan eragin juridikoa duen erabaki automatizaturik, eta jokabide-publizitateko cookieetarako adostasuna izanez gero soilik osatuko da profila. Informazio gehiago,
Cookieetan.