HAMAIKA ABANTAILA IZANGO DITUZU, ETA BABESTU EGINGO ZAITUGU

incognito.2a5acccda88e292fe364

Lapurreta edo eraso-lapurreta

Mugikorra lapurtzen badizute beste bat emango dizugu, eta deirik egin badute, hori ere ordainduko dizugu (urtean 2.000 € arte).
broken-phone.0c26ab99c0dd6f578eff

Istripuak eta matxurak

Mugikorra konponduko dizugu istripuzko kalteengatik edo likidoak isurtzeagatik, eta, nahi baduzu, ordezko mugikor bat bidaliko dizugu.
house.c0109b1e1c8ac77191cf

Etxean jaso eta entregatzea

Mugikorra konpontzera eraman behar baduzu, gu arduratuko gara garraioaz.

ZURE MUGIKORRAREN ASEGURUA DOAN LEHEN 30 EGUNETAN

Zure mugikorra leporaino babestu nahi dugu. Horregatik, urteko aseguruaren lehen hilabetea oparitzen dizugu.
Estaldura izango duzu edozein motatako lapurreta, istripu eta matxuretan. Gainera, ez zara ezertaz arduratu behar, gu arduratuko baikara mugikorra jasotzeaz eta ostera zuri itzultzeaz.
Eta damutuz gero, gogoratu lehenengo 30 egunetan bertan behera utz dezakezula, kosturik gabe. Sartu hemen zure baja izapidetzeko.
zig-zag-seguro-movil-eu@2x

NOLA KONTRATA DEZAKET MUGIKORRAREN ASEGURUA?

TELEFONO ICONO

Deitu 900 622 410 telefonora

icon@2x

Zure Yoigo dendan

icon (1)

Are errazago

GALDE-ERANTZUNAK

KONTRATATZEAN

Bankuko datuak eta aseguru-hartzailearen izena eman beharko dituzu. Terminalaren marka eta modeloa jakin beharko dituzu, baita IMEIa ere (terminalean bertan edo *#06# tekleatuta eskuratu dezakezu). Gogoratu: asegurua Yoigoren terminal berrietarako da, eta erosketa egin eta gehienez ere 30 egunen barruan kontratatu behar da.
Terminalaren prezioaren arabera 1,74 €-tik gora izan daiteke, eta 30 €-tik gorako frankiziak. Yoigorekin kontratua baduzu, hurrengo YOIGOren fakturan ikusiko duzu mugikor-aseguruaren kargua. Lehena 0 €-koa izango da, doan delako. Hurrengo fakturetan zure aseguruari lotutako hileko kuota agertuko zaizu.
Asegurua erosten den unean.
Prima ordaintzen ez bada, Caser-ek eskubidea izango du kontratua suntsiarazteko edo polizan oinarrituz zor den primaren ordainketa betearazpen-bidetik galdatzeko.

ZER ESTALTZEN DU?

Aseguru honek Yoigon erositako telefono mugikor berrietarako balio du, kontuan hartu gabe zure tarifa kontratupekoa edo aurrez ordaintzekoa den.
Lapurreta edo eraso-lapurreta: aseguratutako terminala erabat galdu bada lapurreta eraso-lapurreta baten ondorioz, kalte-ordain gisa antzeko terminal bat emango dizugu (oro har modelo bera), edo zurea baino hobea, halakorik ez badugu. Gainera, beste SIM txartel bat emango dizugu.
Ustekabeko kaltea: Istripu bat izan baduzu, geure gain hartuko ditugu konponketa-kostuak, barne hartuta piezak, eskulana, eta aparatua jasotzea eta entregatzea. Terminala konpondu ezin bada edo konponketaren kostua ondasunaren balioa baino handiagoa bada, terminal berregokitu bat (refurbished) emango dizugu, zurearen antzekoa dena edo antzeko ezaugarriak dituena.
Baimendu gabeko deiak: lapurtutako telefono mugikorrarekin egindako deiak gure gain hartuko ditugu, linea blokeatzeko eta polizian salaketa jartzeko sare-operadoreari deitu aurreko 72 orduetakoak, 2.000 euroko gehieneko mugarekin.
Ordezko mugikor bat: Terminal kaltetua jasotzean, aldez aurretik eskatu baduzu, ordezko bat utziko dizugu zurea konpondu bitartean. Zure terminala konpondu edo ordeztu ondoren, hura jasotzean, lagatako terminala entregatu beharko duzu, eta egoera onean egon beharko du.
Terminalak konpontzea: zerbitzu tekniko ofizialek eta hautatutako zerbitzu tekniko ez-ofizialek egingo dituzte konponketak, zerbitzu onena zeinek ematen duen kontuan hartuta. Zerbitzu tekniko horiek fabrikatzailearen bermearen konponketa- eta mantentze-bermea ematen dute estaldura barruan dauden bitartean. Matxura bat gertatzen bada eta fabrikatzaileak adierazten badu terminala Bibe / Caser zerbitzu tekniko ofiziala ez den batek manipulatu duela, geu arduratuko gara konponketaz legezko bermeak ezartzen duen denbora igaro arte.
Ebasketa: aseguratutako terminala erabat galdu bada ebasketa baten ondorioz, kalte-ordain gisa antzeko terminal bat emango dizugu (normalean, modelo bera), betiere terminalak 400 €-tik gorako balioa ez badu.
Ez, espainiar estatuan emandako parteak soilik hartzen ditu barnean.

EZBEHARREN BAT GERTATZEN BADA

Caser-ekin harremanetan jarri beharko duzu 91 590 97 89 telefonora deituta, ezbeharra gertatu eta gehienez ere 7 laneguneko epean. Honako dokumentazio hau aurkeztu beharko duzu:
  • Poliza-datuak
  • Faktura edo erosketa egiaztatzen duen agiria (ezinbestekoa ezbeharra izapidetu ahal izateko)
  • Ondasuna beste konpainia bateko beste aseguru batek ere aseguratzen badu, poliza-zenbakiaren eta konpainiaren berri eman beharko diozu Caser-i.
Ustekabeko kalte konponezinagatik, lapurretagatik edo ebasketagatik beste terminal bat eman behar bada, eta dagokion prestazioa jasotzeko eskubidea izateko, honako hauek ordaindu beharko dizkiozu Caser-i:
  • Aseguruaren urteko kuota osatu arte, jaulki edo ordaindu gabe dauden zatikako ordainagiriak
  • Dagokion frankiziaren zenbatekoa
Ustekabeko kaltea jasan duen terminala konpontzen bada, dagokion frankizia ordaindu beharko duzu, konpondutako terminala entregatu aurretik.
Ezbeharren bat izanez gero aurkeztu behar den dokumentazio orokorraz gain, honako hauek ere egin behar dituzu:
  • Poliziaren aurrean lapurreta, eraso-lapurreta edo ebasketa salatu behar duzu. Terminalaren marka, modeloa eta IMEIa zein diren adierazi behar duzu.
  • Deiak egin edo datuak kontsumitu badituzte, egindako gastua justifikatzeko agiri bat bidali behar duzu.
  • IMEIa blokeatu IMEIa blokeatu ezean, aseguratuak ez du dagokion prestazioa jasotzeko eskubiderik izango.
400 €-tik gorako ebasketak hartzen ditu barne aseguruak. Era berean, ez daude sartuta hartzailearen/aseguratuaren gertuko ezagunek (senarrak/emazteak, izatezko bikotekideak, goranzko edo beheranzko lerroko ahaideek edo enplegatuek) egindako lapurreta eta ebasketa.
Ez ordaintzeagatik edo iruzurragatik.
  • Mugikorra lapurtzen badizute, ezbeharra onartzen denetik 24 ordu besterik ez duzu itxaron beharko zure terminal berregokitua jasotzeko (bezeroa aurkitu ezin denean izan ezik).
  • Matxura edo kalteren bat gertatuz gero, ezbeharra onartzen denetik 24-36 ordura pasatuko gara zure telefonoa jasotzera. Fabrikatzaileak hura konpondu ondoren, 24-36 ordura itzuliko dizugu.
Maileguan hartutako mugikorrak 20 €-ko kostua eta 100 €-ko fidantza ditu. Diru hori terminala bueltatzen denean itzuliko da, baldin eta egoera onean entregatzen bada. Hautazko zerbitzu hori ezbeharraren parte ematen denean eskatzen da. Maileguan hartutako mugikorra aseguratutako mugikorra jasotzen den unean entregatuko da.
Caser-era banku-transferentzia egin behar duzu. Ezbeharraren partea irekitzeko unean emango dizute kontu-zenbakia.
Telefonoa zenuenean IMEIa gorde ez bazenuen, mugikorraren jatorrizko kutxan aurki dezakezu, edo erosketa-fakturan edo, errazago, aseguruaren polizan. Deitu 622ra eta eskatu IMEIa blokeatzeko.

NIRE ASEGURUA KUDEATZEA

Poliza mugikorraren IMEIaren aurka jaulkitzen da soilik. IMEIa aldatzea onartzeko kausa bakarra izango da LTZ Ofizialak mugikorra ordeztea barne-matxuragatik (bai berme-aldiko matxuren kasuan, bai aseguruak barne hartzen dituen matxuren kasuan). Parte eman behar duzunean, IMEIaren aldaketa egiaztatzen duen faktura eskatuko dizu Caser-ek. Garrantzitsua da faktura gordetzea. Terminala aldatuz gero, aseguruaren iraungitzearen baliogabetza eskatu ahal izango duzu (asegurua urtekoa da).
Polizak indarrean jarraitzen badu, urtebete igaro ez bada, asegurua ordaintzen jarraitu beharko duzu eta estaldura izango duzu, Yoigotik joan arren.
Zure aseguruaren sustapen-aldian bazaude, hemen eman dezakezu baja. Epe hori amaitu bada, zure aseguruak urtebeteko iraupena izango du. Urte hori igaro ondoren ez baduzu asegurua berritu nahi, Caser konpainiari jakinarazi beharko diozu hilabete lehenago. Horretarako, 91 590 97 89 telefonora deitu behar duzu.
logocaser@2x